Mugako Bidea

Mugari buruzko audiogida da Mugako Bidea, eta areago, muga-marraren gain-gainetik doan mendi ibilaldi bat. GPS teknologiadun telefonoaren laguntzaz mendiko xendetan barrena oinez goazelarik, mugarekin lotura zuzena duten bi gairen inguruko istorioak adituko ditugu kaskoetatik: kontrabandoa eta gerrako gotorlekuak.

Android sistema operatiboa duen telefono mugikorra baldin baduzu Mugako Bidea aplikazioa dohainik instalatu dezakezu hemen klik eginez eta ibilbidea zure telefonoarekin egin. Halakorik ez baduzu, ordea, Berako Turismo Bulegoan lau aparailu jarri ditugu erabiltzaileen eskura. Haiek erreserbatzeko mendi ibilaldia noiz egin nahi duzun zehaztu beharko duzu, Berako Turismo Bulegora deituz edo bertan agertuz:

Berako Turismo Bulegoa
Eztegara Pasealekua 11
p.k. 31780 Bera (Nafarroa).
948 631 222

Ibili

Ibilaldia Ibardingo gainean abiatuko dugu.

Hango bentak atzean utzi eta Erentzu gainera aterako gara bidezidorretan barrena.

Mugarriz-mugarri eginen dugu bidea, 14.a, 15.a, 16.a eta 17.a lerro-lerro, muga marraren gain-gainetik goazi.

Hortik, berriz, bide guztia gainbehera, Okalarre aldera, hango bunkerrak ezagutu eta berriz ere Ibardinera itzuli.

Entzun beharrekoak entzutera geldituz gero, ordu pare batez lasai egiteko ibilaldia da Mugako Bidea.

Nor Gara

Proiektuaren bultzatzailea: Berako Udala
Koordinazioa: Asier Gogortza, Audiolab, K6
Soinu edizioa: Iñigo Telletxea

Grabaketak: Iñigo Telletxea, Xabi Erkizia, Soinumapa.net
Programazioa eta web orrialdea: Xavier Balderas, Luca Rullo
Gidoia: Kike Diez de Ulzurrun, Alberto Barandiaran, Asier Gogortza
Narrazioak: Gaizka Sarasola, Reyes Ilintxeta, Sustrai Colina
Itzulpenak: Kike Diez de Ulzurrun, Sustrai Colina
Diseinu grafikoa: K6

Berako Udala: turismoa@berakoudala.net
Berako Turismo Bulegoa: 948 631 222

Eskerrak: Xabi Erkizia, Maikel, Iñigo Irazoki, Dani Irazoki, Xan Harriague, Miguel Artieda, Manuel Agirre, Luis Altzuguren…